2018(e)ko otsailaren 22(a), osteguna


m8 GREBA FEMINISTA


Duela urtebete, “ni una menos, nos queremos vivas” oihukatzen zuten bitartean, Argentinako emakumeak kalera atera ziren emakumeok pairatzen ditugun desberdintasun eta indarkeria forma guztiak etetea eskatzeko. Emakume haiekin batera, 2017ko martxoaren 8an 70 herrialdek baino gehiagok emakumeen greba egiteko deialdia egin zuten.

Euskal Herrian ere nazioarteko greba horri babesa eman nahi izan genion, eta eguerdian hiriburuetan kontzentrazioak deituz eta arratsaldeko manifestazioak geldituz egin genuen, egun horretan greba egin zuten emakumeekiko aitorpen eta elkartasun keinu modura. 

Iazko nazioarteko ekimen horretatik sortu da aurtengo martxoaren 8an nazioarteko greba egiteko emakume guztiei dei egiteko ideia. Oraingo honetan, hainbat herrialdetako emakumeek bat egingo dute greba feminista honekin, tartean baita Euskal Herriko emakumeak ere. Duela urtebete hasi ginen ahaleginak batzeko lanean, martxoaren 8an are emakume gehiago atera gaitezen kalera ekoizpen esparrua gainditu nahi duen greba feminista horretan, eta greba zaintza, kontsumo eta ikasleen eremura ere eramateko. Martxoaren 8a gure unea izango da; gu gelditu egingo gara.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina